XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hamleten, nolanahi ere, maisu moral antzatsua agertu ei da.

Dena bat jota, Shaftesburyren estetika, Fechnerrek berriki goitik beherako estetika deitu duenekoa da.

Askoz gehiago oinarritua presuposatu metafisikoetan, neoplatonismotik eratorrietan, gustu ziurrean eta inpartzialki aztertzailean baino.

Hortik haren Christopher Wren arkitekto handiaren aurkako borroka, honen obra jenialenaren gaitziritzia, Londresko San Paul eliza, osoki gotikoa zeritzona, hitz honek bere garaikideentzat bezala harentzat edozer gauza barbaro gustugabeko esanahi baitzuen.

Pintura, Shaftesburyk ia irakaspide moralerako medio bezala bakarrik estimatzen zuen.

Zentzuak limurtzea, garrazki debekatzen dio.

Inoiz ez omen da gehiago bere izaeratik urruntzen, Napolin idatzi artikuluetako batean hala dio, xarma koloristiko bidez eragikor izan nahi duenean baino; eta nolanahi ere koloreak ahalik gutxiena nabarmentzea omen da beti hoberena, oin-oharrak gaineratzen duenez.

Tarteka, gero, egiazko pionero gogoetak argitzen dira, Marrazketari buruzko gutuneko lerroetakoak adibidez, artearen garapen indartsuaren eta jendoldeen gorapen kulturalaren arteko lotura etenezinaz artearen jatorri eta eginkizun sozialaz gogarte modernoenak aldeaurrezten dituztela ematen duten ideiak.

Shaftesburyren idazkietako estiloa, haren jiteko urguritasun eta martinpuntxo, goitasun eta pedanteriazko nahasketaren ispilu zintzoa da.

Shaftesbury langile kontzientziatsu extua da eta limaketan eta birreraketan nekaezina.

Badakigu lehendik, Inquiry-aren lehen eskualdiari buruz bere balioespen neurrigabe haserrea (fetu informe edo ilaur bat deitu zuen) eskiseko huts estilistikoengatik izan zela guztiz gain.

British Museum-en gordetzen diren haren eskuizkribuek franko zuzenketa ageri dute.